martes, 6 de diciembre de 2016

Azken txanpa

Euskal Denda ixtear dago, hala ere, oraindik dago aukera eta denbora bizitatzeko. Gaur arte 13,000 lagun gerturatu dira Durangoko udal merkatu plazara eta gozatu dute han dauden artisauekin. 21. edizio honetan 52 ordezkari ditu; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Benafarroa eta Nafarroatik etorritakoak.
Aurrekoetan egin den antzera, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Guztira 52 artisau izango dira Araba, Bizkaia, Nafarroa Behera, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak. Espazio txikia dela-eta, Euskal Denda ezin da gehiago hazi, ezinezkoa du artisau gehiago sartzea. Hala ere, urterik urte, lanbidea egokitu eta garaikide bilakatzeko eginahalak egiten dituzten artisau abangoardista gehiago ekartzen dira. Etorriko diren denetatik, hamazazpi izango dira lehenengoz gure artean, artisautza azokan.
Lurraldekako parte hartzea dela eta, Bizkaiak du ordezkari gehien, hogeita lau artisau, iaz baino lau gehiago. Gipuzkoatik hamalau ditu; Nafarroatik zazpi; Arabako ordezkariak, iaz bezala, bost dira; Lapurditik eta Nafarroa Beheratik bana dira.
Sektoreei dagokienez, aurten bitxigintza, zeramika eta ehungintza dira nabarmentzekoak, 9, 8 eta 7 erakusketari ditu bakoitzak, hurrenez hurren. Firma berriak hamazortzi dira, iazkoan baino bi gehiago. Beraz, azokaren % 34,6 berritu da. Artisautza jarduera handiaren epizentroa den Durangaldeak sei ordezkari ditu Euskal Dendan: Elorrioko Anitha Mol, paperezko fantasiazko bitxigilea. Amabitxiak firmako Amagoia Salazar lehenengoz etorri da bitxigintzako proposamen berriekin. Rosa Etxabe, zeramikari eta grabatzailea. Restaurarte, 2010eko stand onena sariaren irabazlea ere han da. Eskualdeko taldea osatzeko, beste durangar bi dira: Bea Unzuetak zuntz begetalak erakusten ditu eta Eneko Unzaluk bitxiak.
Euskal Denda diruen bitartean, azoka-lekuan hainbat ekintza burutuko dira. Bisitariak aukera izango du jolasetan eta lehiaketetan parte hartzeko. Gazteenei tailer espezifikoak eskainiko zaizkie, bereziki eurentzat diseinatuak eta arrakasta handia dutenak.
Ordutegia 11:00 – 14:30
               16:30 – 20:00

No hay comentarios:

Publicar un comentario