miércoles, 7 de diciembre de 2016

Bisitari ospetsuak

Asko eta asko izan zarete guregana etorri zaretenok. 18.000 baino gehiago. Baina hori jakin badakizu, dagoeneko kontatu dizuegulako, baina zuen artean, Euskal Dendatik ikusi dugu Lorea Bilbao.

Bizkaiko  Euskara eta Kultura Diputatuak "euskal artisauen jarraitzale amorratua" dela, aitortzen du. Behin eta berriro, entzun dugu haren esanetan, non aipatzen dituen artisautzaren garrantzia eta baloreak. "Artisautza kultura da" esan zuen aurreko Artetsu Saria ekitaldian.
Atzo, erosteaz gain, entzun zituen Loitz Zeramika-ko Alex Gonzálezen esandakoak eta gomendioak, gero ekin egin zion buztinari.
Han ikusi genuen Lorea Bilbao, jo eta su, eserita, eta tornua  jiraka eta biraka.
Agian han egin zuena ez zen lehenengo pieza, hala ere, ikusi zuen zer nolako mimoa errabiltzen duten gure artasuek arbasoen ogibideek irautzeko.

Eskerrik asko Lorea gurekin izan nahi izan duzulako. Plazer handia izan da guretzat.


No hay comentarios:

Publicar un comentario