lunes, 5 de diciembre de 2016

10.000 lagun gurekin

Aurtengo 21. Euskal Denda arrakasta itzela lortzen ari da. Joan den larunbatean 3.819 lagun izan ziren haren pasilloetan, igandean 5.353 izan ziren hurbildu zirenak. Zenbaki haiei ostiraleko bisitariak gehitzen badizkie, 10.000 lagun baino gehiago dira.izan dituenak Euskal Dendak. Horrek esan nahi du etorkizuna daukala.
Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Beraz, aukera ezin hobea da bisitariek bertatik bertara artisauen lanak ikusi eta goza dezaten, eginkizun ia ezinbestekoa profesional hauek biziraungo badute. Esperientzia honi esker, bisitaria ohartuko da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela pieza sortu berrien kalterako.
Aurrekoetan egin den antzera, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Guztira 52 artisau izango dira Araba, Bizkaia, Nafarroa Behera, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak. Espazio txikia dela-eta, Euskal Denda ezin da gehiago hazi, ezinezkoa du artisau gehiago sartzea. Hala ere, urterik urte, lanbidea egokitu eta garaikide bilakatzeko eginahalak egiten dituzten artisau abangoardista gehiago ekartzen dira. Etorriko diren denetatik, hamazazpi izango dira lehenengoz gure artean, artisautza azokan. Beraz, azokaren % 34,6 berritu da.
Lurraldekako parte hartzea dela eta, Bizkaiak du ordezkari gehien, hogeita lau artisau, iaz baino lau gehiago. Gipuzkoatik hamalau ditu; Nafarroatik zazpi; Arabako ordezkariak, iaz bezala, bost dira; Lapurditik eta Nafarroa Beheratik bana dira.
Sektoreei dagokienez, aurten bitxigintza, zeramika eta ehungintza dira nabarmentzekoak, 9, 8 eta 7 erakusketari ditu bakoitzak, hurrenez hurren.
Euskal Denda diruen bitartean, azoka-lekuan hainbat ekintza burutuko dira. Bisitariak aukera izango du jolasetan eta lehiaketetan parte hartzeko. Gazteenei tailer espezifikoak eskainiko zaizkie, bereziki eurentzat diseinatuak eta arrakasta handia dutenak.
Ordutegia 11:00 – 14:30
                16:30 – 21:00

No hay comentarios:

Publicar un comentario