Ez da lan erreza izan, baina lortu dugu, nahi izan duguna. Aurtengo kartelaren
irudia makila sorta da; artisauak irudikatzen ditu, makila bakoitza
artisau bat da. Denak dira desberdinak, bakoitzak bere funtzioa
betetzen du. Makila erreferentziako elementua da gure herri-kulturan,
sostengurako osagaia, lagungarria eta euskarria.
Kontzeptu horiek guztiak geureak egin nahi ditugu Euskal Dendaren
edizio berri honetan, eta egiten dugun lan bikain hori munduari
erakutsi, zabaldu, ezagutu dezaten eta aitortuak izan gaitezen. Mundu
lehiakor eta joera klonikoa duen horretan ezagutarazi nahi dugu gure
lan bakana, indar handiko diseinu eta nortasunaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario