Arbaso da Euskal Dendaren eragilea; Gizarte Izaera duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Helburu nagusia honakoa du: euskal artisautza tradizionala eta garaikidea bultzatzea Euskal Herrian.
Arbaso
izaera nazionala duen artisauen elkarte bakarra da Euskal Herrian. Ia
ehun artisau-tailer biltzen ditu. Helburuak honakoak dira:
- Euskal
artisautza sektorearen ordezkariak izatea.
- Artisautza
tradizionala ezagutaraztea eta egunero erabiltzea sustatzea.
- Labela
edo jatorrizko izendapena lortzea euskal artisautza
tradizionalarentzat. Gipuzkoan eta Nafarroan badugu kalitate-etiketa
bat.
- Euskal
artisautza eta kultura sustatu nahi duten erakunde publikoen eta
pribatuen inplikazioa lortzea.
- Eguneroko
artisauen lana zaintzea, berori baita gure ondare kulturalaren
etorkizuneko giltzarria. Laburbilduz, belaunaldi berriei ezagutzera
ematea gure herriaren usadioak, kultur tradiziotan aberatsak gara-eta
No hay comentarios:
Publicar un comentario