miércoles, 7 de diciembre de 2016

18.000 lagun

Durangoko 21. Euskal Dendak 18.000 bisitari izan ditu, iaz baino 5.000 bisitari gutxiago. Hala ere, salmentak parekatu dira, eta horri esker pozik ageri dira antolatzaileak. Aurten lurralde guztietako 52 artisau izan ditu Euskal Dendak.
Euskal Herriko Artisauen Elkarteak, Arbasok, Euskal Denda antolatzen duen elkarteak, aurtengo emaitzak ondo aztertu dituzte: “egia da iaz baino bisitari gutxiago etorri direla. Baina aitortu behar dugu, orokorrean jende gutxiago hurbildu dela Durangora. Horren eraginez guregana ere jende gutxiago etorri da. Hala ere, etorri direnek erosi dute, hortaz, artisauak pozik daude”, azpimarratu zuen Bernat Vidalek, Arbasoko presidentak.

Haren esanetan “hasi ginenean 1995ean, ez genukeen asmatu 20.000 bisitari izango genituenik, iaz arrakastatsua izan zen bai, baina aurtengo datuak ez dira makalak, eta oso pozik gaude lortu dugunarekin. Horregatik guztiei eskerrak eman nahi dizkiet guregana hurbiltzea”, esan zuen Arbasoko presidenteak, Bernat Vidalek.
Arbasoren ustez “aurtengo Euskal Dendak jarrera oso ona eduki du, agian publikoen leialtasunari esker eta hori aipatu behar dugu, gero eta jente kontzietzatutagoa datorkigu”, Bernat Vidalen esanetan.
Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea.
Bisitariak konprobatu du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario