Gaur goizean Durangoko 21. Euskal Dendak zabaldu ditu ateak. Asteartera arte bisitariek Euskal Herriko edozein lurraldetatik etorritako artisauen lanak ikusteko aukera izango dute. Auten 52 artisauk parte hartuko dute, Arbasok antolatutako azoka honetan.
Lehenengo
ordutik egon da gainezka merkatu plaza. Umeek eta nagusiek
artisauekin gozatu dute eta horrela jarraitzea espero du Arbaso
Elkarteak. Aurtengo slogana honakoa da: “Jalgi hadi mundura” eta
berriro ere Euskal Denda Euskal Herriko artisautzaren erakusleihorik
garrantzitsuena izango da.
Inauguzaio
ekitaldian Arbasoko presidenteak, Bernat Vidalek, Durangoko
Udaleko alkateordeak, Pilar Ríosek eta Gerediagako presidenteak,
Nerea Mujikak moztu dute zinta.
Goizean ere
Durangoko Santa Rita-San Antonio eskolako ikasleek bisita gidatu
baten parte hartu dute eta sakon-sakon ezagutu dituzte parte hartzen
duten artisauak.
Euskal Denda diruen bitartean, azoka-lekuan hainbat ekintza
burutuko dira. Bisitariak aukera izango du jolasetan eta lehiaketetan
parte hartzeko. Gazteenei tailer espezifikoak eskainiko
zaizkie, bereziki eurentzat diseinatuak eta arrakasta handia dutenak,
besteak beste, karameluak egitea edo zetazko zapia margotzea.
Euskal Dendak beti hartzen ditu aintzakotzat bisitariak, artisautza tradizionalean murgiltzeko asmoarekin. Aurtengo 21. edizioan, bada, are gehiago. Asmoa baita ekoizleak bertatik bertara ezagutzeaz gain, antzinako lanbideak ezagutaraztea eta horietan sakontzea. Horregatik bada, bertan, zuzeneko erakustaldiak egingo dituzte. Beharbada, tailerrak eta erakustaldiak dira azoka hau Euskal Herrian egiten direnetatik berezia egiten dutenak. Beraz, aurten ere, bisitariak pieza bat sortzeko prozesuan parte hartu ahalko du.
Aurten bertoko garagardo erakusketa egongo da. Horretako, Arbaso Euskal Garagardo Elkartearekin harremanetan izan da, eta hoiekin batera antolatu da. Lehenengo erakustaldi honetan lau marka euskaldunek parte hartuko dute, honako hauek izango dira: Mungiako Boga, Oiartzuneko Pagoa, Sondikako Txorierri Garagardoak eta Zamudioko UrbanBeer. Hauek garagardo-dastatzeak egingo dituzte, eta euren ekoizpena azalduko dute, besteak beste. Merkatu plazako atrioan izango dute kokapena.
Euskal
Dendak euskal lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Guztira 52
artisau, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Benafarroa eta
Nafarroatik etorritakoak. Espazioak dituen mugak direla eta,
ezinezkoa da erakusketari gehiago ekartzea. Hala ere, horrek ez du
esan nahi Euskal Denda ez dela hazten ari; izan ere, urterik urte,
euren lanbideei buelta emanez, egokitu eta gaurkotzea lortu duten
abangoardiako artisauek parte hartzen dute. Etorriko diren denetatik,
hamazazpi izango dira lehenengoz gure artean, artisautza azokan. Beraz, esan dezakegu, azokaren % 34,6 berritu dela.
Lurraldekako parte hartzea dela eta, Bizkaiak izango du ordezkari
gehien, hogeita lau artisau, iaz baino lau gehiago. Gipuzkoatik
hamalau izango ditugu; Nafarroatik zazpi; Arabako ordezkariak, iaz
bezala, bost izango dira; Lapurditik eta Nafarroa Beheratik bana
izango dira.
Sektoreei dagokienez, aurten bitxigintza, zeramika eta ehungintza
dira nabarmentzekoak, 9, 8 eta 7 erakusketari izango ditu bakoitzak,
hurrenez hurren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario