sábado, 3 de diciembre de 2016

Artetsu Sariak

Badira 12 urte Artetsu Sariak ospatzen ditugula, eta bart mementu hunkigarriak bizi genituen, San Agustin Kultur gunean. Han lagunen artean  gure izaera ospatzera eta gozatzera joan ginen eta horrela bizi ginen. Ekitaldiari Durangoko Bogoroditsie Abesbatzak hasiera eman zion. Hauek Julen Lekuonaren “Itsasoan urak haundi dire” abestu zuten, Jabier Bustok moldatua.
Abaso-ko presidenteak, Bernat Vidalek, balantzea egin zuen. Eta Abaso-ko artisauek Bizkaiko Kultura Ahaldunaren, Lorea Bilbaoren, esker onak jaso zituzten


 Gero zetozen lehenengo sariak, hauek ziren bai bisitarien ustez, bai Arbasoen ustez, politenak diren erakustokiak.

Iaz publikoak erabaki zuen IXI WOOD-ena zela politena, eta, hori dela eta Endika Zabalak eta Paul Zabalak, taldeko sortzaileek, jaso zuten diploma. Gaurtik aurrera euren erakustokian izango da ikusgai.




 
 

Eta Arbasoren ustez, aurtengo erakustokirik politena OTERO PILOTAGILE ELKAR TXIKIA-ren izan da. Hauek dira merezi duten diploma. Izugarri polita eta originala, baserri batean kokatuta, oilotegian, han zuzen ere. Benetan  merezi du ikustea. Jose Antonio Barkerok, Oscar Collazok, Mikel Larrionek eta Juan Carlos Oterok  jaso zuten errekonozimendua.




Bogoroditsie Abesbatza berriro igo zen oholtzara;  Ion Ugarrizaren Aniñoko Lilia abesteko, eta horrekin batera  hunkitu gintuzten. Aukera aprobetxatu genuen Bogoroditsie zoriontzeko, 2016. urte honetan 20 urte betetzen ditu-eta.
Horiek horrela Artetsu Sariaren mamira heldu ginen.
 
HEDABIDEAK saria. Jaio berria da, ilusioz beteta hasi da, baina baita beldur pitin batekin ere , hala ere, espero dugu 20 edo 40 urte betetzea, eta bidean gure arazoak, gure beldurrak, gure keskak zabaltzea. DOTB Durangaldeko Telebistari zegokion. Alain Salterianek, DOTBko zuzendariak, jaso zuen saria.
Hurrengo saria, ERAKUNDEAK LAGUN, Iurretako Udalak jaso zuen. Azkenengo urteetan, artisauen eta euskal artisautzaren alde apustua egin duelako, eta badiralako ia ia 20 urte guregan konfiantza jarri duela. Iurretako alkateak, Iñaki Totorikaguenak, jaso zuen.
 Euskara bihotzean eta baita ahoan ere…EUSKARA SUSTATZEA ETA TRADIZIOAK HEDATZEA SARIA. Jaldi hadi plazara….. jalgi hadi mundura. Hori da aurtengo leloa, hori da Etxepareren liburu ezagunaren izenbura eta hori da Etxepare Institutuaren ardatz nagusia. Gure euskara, gure kultura munduan zehar zabaltzea. Horregatik aurtengo EUSKARA SUSTATZEA ETA TRADIZIOAK HEDATZEA SARIA Etxepare Intitutuak jaso zuen eta horretarako igo zen oholtzara  Etxepare Institutuko Kultura Sustatu eta Zabaltzeko Zuzendaria, Irene Larraza

Eta horrela, pixkanaka pixkanaka, heldu ginen azken sarira. Beste behin ere, oso berezia izan zen aurtengoa; erretirua hartu baitu bizitza osoa ahaleginean egon eta gero. Nork ez du amestu Jaialdik eginiko soinekoekin, nork ez du kokatu bere burua euren trajearen barruan, BIZITZA OSA saria ametsetan eta ilusioz beteta eman duenarentzako omenaldia da. Arbasoen lanbideari ekin dio maisuki, zehatz, arte izatera eroateraino. 21. edizio berezi honetan Jaialdiko Maria Jesús Kortabitartek jaso zuen.
Horrekin batera amaitu genuen gala, baina ez lana. Euskal Denda amaitzen denean, gu gure tailerretan sartuko gara gure produktuak mimoz eta eskuz lantzen, berriro ere, zuen aurrean jartzeko. Datorren urtera arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario