Euskal
Denda ixtear dago, hala ere, oraindik dago aukera eta denbora
bizitatzeko. Gaur arte 13,000 lagun gerturatu dira Durangoko udal
merkatu plazara eta gozatu dute han dauden artisauekin. 21. edizio
honetan 52 ordezkari ditu; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,
Lapurdi, Benafarroa eta Nafarroatik etorritakoak.
Aurrekoetan
egin den antzera, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako
ordezkariak izango ditu. Guztira 52 artisau izango dira Araba,
Bizkaia, Nafarroa Behera, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik
etorritakoak. Espazio txikia dela-eta, Euskal Denda ezin da gehiago
hazi, ezinezkoa du artisau gehiago sartzea. Hala ere, urterik urte,
lanbidea egokitu eta garaikide bilakatzeko eginahalak egiten dituzten
artisau abangoardista gehiago ekartzen dira. Etorriko diren
denetatik, hamazazpi izango dira lehenengoz gure artean, artisautza
azokan.
Lurraldekako parte hartzea dela eta, Bizkaiak du ordezkari gehien,
hogeita lau artisau, iaz baino lau gehiago. Gipuzkoatik hamalau ditu;
Nafarroatik zazpi; Arabako ordezkariak, iaz bezala, bost dira;
Lapurditik eta Nafarroa Beheratik bana dira.
Sektoreei
dagokienez, aurten bitxigintza, zeramika eta ehungintza dira
nabarmentzekoak, 9, 8 eta 7 erakusketari ditu bakoitzak, hurrenez
hurren. Firma berriak hamazortzi dira, iazkoan baino bi gehiago.
Beraz, azokaren % 34,6 berritu da. Artisautza jarduera handiaren
epizentroa den Durangaldeak sei ordezkari ditu Euskal Dendan:
Elorrioko Anitha
Mol,
paperezko fantasiazko bitxigilea. Amabitxiak firmako Amagoia
Salazar
lehenengoz etorri da bitxigintzako proposamen berriekin. Rosa
Etxabe,
zeramikari eta grabatzailea. Restaurarte,
2010eko stand onena sariaren irabazlea ere han da. Eskualdeko taldea
osatzeko, beste durangar bi dira: Bea
Unzuetak
zuntz begetalak erakusten ditu eta Eneko
Unzaluk
bitxiak.
Euskal
Denda diruen bitartean, azoka-lekuan hainbat ekintza burutuko dira.
Bisitariak aukera izango du jolasetan eta lehiaketetan parte
hartzeko. Gazteenei tailer espezifikoak eskainiko
zaizkie, bereziki eurentzat diseinatuak eta arrakasta handia dutenak.
Ordutegia
11:00 – 14:30
16:30 – 20:00
No hay comentarios:
Publicar un comentario