Euskal Denda
aurrera doa eta aurten ere publikoaren babesa lortzen ari da. Atzoko goiza lasai-lasai ibili ginen, baina arratsaldea arrakastatsua izan zen, hainbat lagun hurbildu ziren Durangoko
udal merkatu plazara, Euskal Dendan murgiltzeko. Han gozatu zuten
artisauekin eta konturatu ziren denbora aurrera doala eta artisauak
gero eta garaikideagoak direla.
Durangoko Euskal Denda
tradizio handienetako da Euskal Herrian. Esan beharrik ez dago,
Arbaso, Euskal Herriko artisauen elkarteak antolatzen duen azoka hau
erakusleiho garrantzitsuena dela; horregatik bada, lurralde
guztietako artisauek parte hartuko dute, beste behin ere. Abenduaren
6ra arte Euskal Denda ezinbesteko hitzordua da artisaua bizirik
dagoen gremioa dela erakutsarazteko, baita ohartarazteko ere
tradizioz, ofizioz eta trebetasunez beterik datorrela, ilusioz eta
itxaropenez, baina batez ere, hobetzeko gogoz.
Euskal Dendaren helburu
nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta
merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Beraz, aukera ezin hobea da bisitariek bertatik bertara artisauen
lanak ikusi eta goza dezaten, eginkizun ia ezinbestekoa profesional
hauek biziraungo badute. Esperientzia honi esker, bisitaria ohartuko
da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela pieza sortu
berrien kalterako.
Aurrekoetan
egin den antzera, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako
ordezkariak izango ditu. Guztira 52 artisau izango dira Araba,
Bizkaia, Nafarroa Behera, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik
etorritakoak. Espazio txikia dela-eta, Euskal Denda ezin da gehiago
hazi, ezinezkoa du artisau gehiago sartzea. Hala ere, urterik urte,
lanbidea egokitu eta garaikide bilakatzeko eginahalak egiten dituzten
artisau abangoardista gehiago ekartzen dira. Etorriko diren
denetatik, hamazazpi izango dira lehenengoz gure artean, artisautza
azokan.
Lurraldekako
parte hartzea dela eta, Bizkaiak du ordezkari gehien, hogeita lau
artisau, iaz baino lau gehiago. Beraz, azokaren % 34,6 berritu da. Gipuzkoatik hamalau ditu;
Nafarroatik zazpi; Arabako ordezkariak, iaz bezala, bost dira;
Lapurditik eta Nafarroa Beheratik bana dira.
Sektoreei
dagokienez, aurten bitxigintza, zeramika eta ehungintza dira
nabarmentzekoak, 9, 8 eta 7 erakusketari ditu bakoitzak, hurrenez
hurren.
Ordutegia 11:00 – 14:30
Ordutegia 11:00 – 14:30
16:30 – 21:00
No hay comentarios:
Publicar un comentario