jueves, 1 de diciembre de 2016

Artetsu Sariak

2005ean hasi ginen Artetsu sariak ematen, Arbaso elkartearen hamargarren urteurrenarekin batera. Sari hauen bitartez, banakakoen edota entitateen lana aintzat hartu nahi dugu. Halaber, konplizitaterako bidea eta loturak sortu nahi ditugu aipaturiko lan hori apurka-apurka hazten joan dadin eta, era horretan, gure artisautzaren aldeko hain garrantzitsua den kontzientziazioa ere eragingo dugu.
Horregatik bada, zentzu guztietan artisautzaren alde egiten duten artisauak, erakundeak eta hedabideak saritzen ditugu. Hamabigarren edizio honetako Artetsu sariak honakoak izango dira:

BIZITZA OSOA:
María Jesús Cortabitarte, Jaialdi.

EUSKARA SUSTATZEA ETA TRADIZIOAK HEDATZEA:
Etxepare Euskal Institutua.

ERAKUNDEAK LAGUN:
Iurretako Udala.

HEDABIDEAK:
DOTB Durangaldeko Telebista

Sariak emateko gala bihar ostiralean abenduaren 2an, egingo da San Agustín Kultur Gunean, arratsaldeko 20:00etan. Horrez gain. Bogoroditsie abesbatza omenduko da, haren 20. urteurrenean. Gurekin izango dira Lorea Bilbao, Bizkaiko Kultura Diputatua, María José Balier, Durangoko Kultura zinegotzia eta Karmele Etxenagusia, Gerediagako lehendakari ordea, besteak beste.

Sariaren ikurra esku bat da, gai eta tresna nahitaezkoa, ezinbestekoa artisautzan jarduteko. Beiraz eginiko alegoria bat da, gardentasuna, argia, ardura eta lan-xehetasuna adierazten dituena. Egilea, Bilboko Iker Sanz da, Iger by Aker artisau-tailerrekoa.

Hona hemen, sortzaileek piezari buruz duten ikuspuntu poetiko eta filosofikoa:

Hastapenetara atzera eginez gero, esku sendoa ikusten dugu, oinarrizko tresna itxuraduna. Zabalik dago, unearen zain, ideiaren zain, prest aldaketa has dadin. Biluzik dago eta, milioika argi tindatuk inguratuta, bere barrena zeharkatzen uzten digu; badirudi aurkako material aldakor batek osatu duela”.




No hay comentarios:

Publicar un comentario