Aurtengo
21. Euskal Denda arrakasta itzela lortzen ari da. Joan den
larunbatean 3.819 lagun izan ziren haren pasilloetan, igandean 5.353
izan ziren hurbildu zirenak. Zenbaki haiei ostiraleko bisitariak
gehitzen badizkie, 10.000 lagun baino gehiago dira.izan dituenak
Euskal Dendak. Horrek esan nahi du etorkizuna daukala.
Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Beraz, aukera ezin hobea da bisitariek bertatik bertara artisauen lanak ikusi eta goza dezaten, eginkizun ia ezinbestekoa profesional hauek biziraungo badute. Esperientzia honi esker, bisitaria ohartuko da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela pieza sortu berrien kalterako.

Aurrekoetan
egin den antzera, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako
ordezkariak izango ditu. Guztira 52 artisau izango dira Araba,
Bizkaia, Nafarroa Behera, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik
etorritakoak. Espazio txikia dela-eta, Euskal Denda ezin da gehiago
hazi, ezinezkoa du artisau gehiago sartzea. Hala ere, urterik urte,
lanbidea egokitu eta garaikide bilakatzeko eginahalak egiten dituzten
artisau abangoardista gehiago ekartzen dira. Etorriko diren
denetatik, hamazazpi izango dira lehenengoz gure artean, artisautza
azokan.
Beraz, azokaren % 34,6 berritu da.
Lurraldekako
parte hartzea dela eta, Bizkaiak du ordezkari gehien, hogeita lau
artisau, iaz baino lau gehiago. Gipuzkoatik hamalau ditu; Nafarroatik
zazpi; Arabako ordezkariak, iaz bezala, bost dira; Lapurditik eta
Nafarroa Beheratik bana dira.
Sektoreei
dagokienez, aurten bitxigintza, zeramika eta ehungintza dira
nabarmentzekoak, 9, 8 eta 7 erakusketari ditu bakoitzak, hurrenez
hurren.
Euskal Denda diruen bitartean,
azoka-lekuan hainbat ekintza burutuko dira. Bisitariak aukera izango
du jolasetan eta lehiaketetan parte hartzeko. Gazteenei tailer
espezifikoak eskainiko zaizkie, bereziki eurentzat
diseinatuak eta arrakasta handia dutenak.
Ordutegia 11:00 – 14:30
16:30 – 21:00
No hay comentarios:
Publicar un comentario